Denok ikasi, denok irakatsi belaunaldiarteko proiektuaren parte bezala, 1. Batxilergoko ikasleak azaroan ospatu den BEC Nagusi 2019 Azokan parte hartu zuten. Gizarte giroko Barakaldoko udaletxearen stand-ean, hirugarren adineko pertsonekin tailerrak dinamizatu zituzten, sariak banatu eta erreportaje bat grabatu ere. Gainera, Amaia del Campo alkatesarekin ere egon ziren.
Nagusi pertsona nagusiei zuzenduta dagoen aisia, zerbitzu eta ekintzen aretoa da. Bertan, bai enpresa eta entitate publiko zein pribatuek, aisialdi, kultura, kirol eta formakuntzako ekintzen proposamenak aurkeztu zituzten, gizatalde honen bizi kalitatea era dibertigarri eta eraginkor batean hobetzeko helburuarekin.
