Pasadan astean gure planetan plastikoak sortu duten arazo handia eta Talde Berdeak honen aztarna neurtzeko egiten ari den lanaren berri eman genizuen.
Era berean, IRAES taldeko kideak: June Martínez, Lucía Villuela, Uxue de Torres eta Koldo Moralejok, igandean Ereagako hondartzan antolatu zen plastiko bilketan parte hartu zuten.
Ekimen hau Greenpeace erakundeak aurrera eramaten ari den “Maldito plástico”kanpainaren parte dena, Jon Kortajarena nazioarteko modeloaren laguntza izan zuen eta ehunka pertsonen partaidetza era. Hondakinak biltzeaz gain, esperimentazio tailerra batzuk ere antolatu zituzten plastikoak ingurunean eta gure osasunean duen benetako inpaktua ezagutzera emateko.


