Erresilientzia terminoak gizaki, talde eta komunitateek ezbeharrei aurre egiteko, gainditu eta eraldatuak ateratzeko gaitasunari dagokio. Irteera ez duten egoeren aurrean aurkitzen garenean, erresilientziak laguntzen gaitu geldi geratu den begirada hori desblokeatzen, irteerarik gabeko kalezulotik itzuli eta bide, aukera berriak bilatzen. Bukatuta dagoena suspertzen laguntzen gaitu, saihestu ezin zitekeen egoera hori aurre egitea.
Eta gizakiok kontrako egoera hauen aurrean aukerak sortzeko dugun gaitasunaren inguruan hitz egingo du Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea den Anna Forés-ek, datorren asteartetan, apirilaren 9an, 18:30etan ikastetxeko Gela Urdinean.
Hezkuntzaren inguruan grina eta pertsonen ahalmenean sinesmen handia duen pertsona da. Bere lan eta ikerkuntzak hezkuntza, didaktika, erresilientzia, asertibitatea eta ikaskuntza inguru ezberdinen berrikuntzetan datza.
