Mario Fernández de Troconiz ikaslea, IRAES taldeko kidea, eta Estatu Mailako IV. Confint-eko parte-hartzailea, 2019ko Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXVII. Topaketara gonbidatua izan zen estatu mailako elkargunean bizi izandako esperientzia eta lana kontatzeko.
Ekimen hau, Change the Change Aldaketa Klimatikoko Nazioarteko Konferentziaren eremuan aurkitzen dena, helburu bezala du aldaketa klimatikoari dagokionez hezkuntza zentroen esperientziak ezagutzea, eta irakasle zein Eskola Agenda 21eko eragile ezberdinentzako hausnarketa eta topaketa leku bat eskaintzea.
Gainera, aipamen berezi bat egin nahi diogu Andrea Sainz de Barandari, Mariorekin batera estatu mailako Confint-ean parte hartu zuena, Europa mailan, 2020an, egingo den topaketan parte hartzeko aukeratua izan delako estatu mailako ordezkari bezala.
