Aurten ere IRAES taldeko ikasleek X. Euskal Confint-ean parte hartu dute, maiatzaren 15ean, Dorre Madariaganospatu dena. Oraingoan, June Basterretxea, Koldo Moralejo eta Uxue de Torres-ekin batera, iazko IRAES taldeko Andrea Sainz de Baranda eta Mario Fernandez de Troconiz kideak beraiekin egon ziren antolakuntzan laguntzeko.
Guztiek lan bikaina egin zuten tailerra ezberdinetan parte hartuz, ingurumenarekin harremana duten arazoak konpontzen saiatuz, konponbide ezberdinak emanez.
Hemendik aipamen berezi bat egin nahi diogu Lucia Villuelari, talde honen laugarren kideari, egun honetan ezin izan zena etorri, baina lan bikaina egin duena ere.

