Hiruhileko bukaera amaieran egiten dugun bezala, ezin zen falta menu bereziaren eguna. Baina oraingoan ikasleek protagonismo gaineratua izan duteDesioen zuhaitza proiektuari esker. Honen bidez, ikasleen iritzia ezagutzeko aukera izan genuen eta egun honetako menua osatuko zuten platerak aukeratu genituen.

Aurrera eramateko, ikasle bakoitzari paper bat utzi genion bertan euren gustukoa zen janaria idatz zezan, ondoren jantokiko sarreran kokatu genuen zuhaitzean jartzeko.

Azkenik irabazle atera ziren lehenengo platerean makarroiak tomatearekin, hanburgesa goxoak, eta amaitzeko, txokolatezko bonba ospetsua.

Eta gustu guztiak asebetetzeko, 2 urtetik 5 urtera bitarteko ikasleek hanburgesak saltsan jan zituzten, eta lehen hezkuntzatik batxilergora uraza, tomatea, ketchup eta hanburgesa ogiarekin.

Berriro ere, ikasleek egun honetako menuarekin disfrutatu zuten. Zer ekarriko ote digute datorren urteko menu bereziek?

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777