WSTA taldeko neskek, Euskadiko FLLan 1. Saria, Estatu mailako txapelketan Ikerkuntzako 1. Saria eta Libanoko Open International-ean Talde Lanaren 3. Saria lortu zutenak, gaur zorionduak izan dira Iñigo Urkullu Lehendakariarengatik,Euskadiko First LEGO League programaren X. urteurrena ospatzeko, beste ordezkari politikoekin batera, Lehendarikatzan (Vitoria-Gasteizen) ospatu den ekitaldian.
Euskadiko First LEGO League txapelketak 10 urte bete izan zituen azken lehiaketan, eta antolatzaileek ekitaldia ireki dute honen ibilbidearen oroitzapenarekin.
Innobasque-eko presidenteak, Manuel Salaverriak, Ikastetxeari zorionak eman dizkio honen partaidetzagatik eta “Women Space Technology Agency” proiektua aurrera ateratzeak suposatu izan duen esfortzuagatik.

Ondoren, gure neskek aurkeztutako bi proiektuen erakustaldia egin dute: zientifikoa eta errobotarena, aurkezpen bideo bat erakutsiz eta pasadan ikasturtean Libanora joan arte egin zuten lana islatuz.

WSTA taldearen ondoren, Donostiako Axular Lizeoaren ikasleen txanda izan da, LEGO motoreekin egindako maketaren eraikuntza azaldu dutenak.
Iñigo Urkullu Lehendakariak, ekitaldiari amaiera eman dio zorionak eta eskerrak emanez nazioarteko panoraman euskal berrikuntza proiektatzeagatik. Hori dela eta, Lehendakariak ere azpimarratu nahi izan du berrikuntza eta lidergoa sustatzeko hezkuntza proiektu hauek aurrera eramateak duen garrantzia.
Amaitzeko, talde argazki bat egin dira parte hartzaileak Lehendakaria eta Cristina Uriarterekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Sailburuarekin.
