Urtero bezala, hiruhilabetekotik behin gure ikasleak harritzea gustatzen zaigu, eta zelan, ez euren aurpegietan miraria ikustea menu berezia zerbitzatzen diegunean. Eta atzo izan zen eguna!
Denbora luzez jarri barik, Pizza izan dute gure Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik hasitako ikasleek. Honetarako, pizza ezberdinekin probak egin ditugu, gure ikasleriaren gustukoa izateko, eta arrakasta izan da! Eskolako txikiek hain gustuko dituzten haragi-bolak izan dituzte bigarren platera bezala.
Oraingoan, lehenengo plater moduan arroza tomatearekin izan dugu, eta postrerako denek hain gustukoak dituzten txokolatezko bonba ospetsuekin errepikatu dugu, zerbait puntuala baita eta ikasleek menu berezia lehenengo plateretik azkeneraino gozatzea nahi izan dugulako.
Familiei gogorarazi nahi dizuegu udan berriztatu den sukaldea eta jantokia ikusteko aukera daukazuela, horretarako etorri baino egun batzuk arinago abisatu behar gaituzue, zerbitzu honen arduraduna zuen zain egon dadin. Eta beti bezala zuen iradokizunak bidaltzeko eskakizuna egiten dugu gure zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz.
