Larunbatean, azaroaren 30ean, Fair Saturday mugimendu kulturalera batzen gara, mundu mailan egiten dena, kausa sozial baten alde. Gure kasuan Creando Futuros GKE-a laguntzea da helburua, Mbourg-eko (Senegaleko) umeen eskolaratzearekin laguntzeko, bertan eskola bat eraiki baitute.

11:00etatik 13:00etara, Barakaldoko CISean (Los Hermanos Parkean), haurrentzako tailerrak antolatu ditugu (aurpegiak margotu, mandalak, maskarak, eskumuturrekoak…). Gainera Valen Magoaren magia saioa ere izango dugu, eta Nieves Navarroren eskolako eta gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako bi gelen dantzez gozatzeko aukera izango dugu. Amaitzeko, disko festa izango dugu Paco DJ-ren eskutik!

Zuen zain egongo gara!

 

Artxibo deskargatzea:

Fair_Saturday_2019.pdf

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777