Urriaren 15etik gaur arte, hilak 18, Gazteen Estatuko VI. Konferentzia egiten ari dira, Confint izenaz ere ezaguna, Granadako hirian. Eta Batxilergoko 1. mailako ikaslea, Irene Aramburu, gure ikastetxearen ordezkaria izaten ari da. Joan den ikasturtean Euskal Confint jaialdian parte hartu ondoren, aurten Enrédate por el clima lelopean egingo diren jardunaldietara joateko aukeratu dute.
Datorren urriaren 26an, 10:00etan, gure ikastetxeko polikiroldegian, Monika Gutierrez ikastetxeko zuzendari nagusiak eta Delegate Solutions-eko ordezkari batek hitzaldi bat emango dute, ikastetxean pertsonen kudeaketa nola egiten dugun azaltzeko, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europar Astearen barruan.
Pertsonen kudeaketa: kudeaketa orokorretik garapen indibidualera izenburupean, egiten ari garen Gaitasunen araberako Kudeaketa-prozesuari buruz hitz egingo dugu. Prozesu horrek lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak baloratzeko, pertsonak balioesteko eta prestakuntza- eta garapen-plan bat lantzeko aukera ematen digu, GAP hobetzeko eta, horrela, banakako indarguneak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Guztiok dakigunez, pandemiaren ondorioz, bertan behera utzi genituen egiten ari ginen zenbait jarduera eta proiektu, hala nola Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen zuten truke-programa. Joan den ikasturtean ikasle talde bat Dublinera joan zen nazioarteko programen hasiera gisa, eta ikasturte honetan elkartrukeen txanda egokitu zaio, Hanburgoko iparraldean dagoen Emil-Von-Behring Gymnasium ikastetxeko 18 ikasleren bisitarekin eta programaren lehen zatiarekin.
Casana School akademiarekin lankidetzan, irailaren 22tik 29ra bitartean, Alemaniako ikasleek eta DBHko 4. mailako ikasleek jarduera eta bisita kulturalen programa batez gozatu ahal izan dute, Vive Euskadi proiektuaren barruan.
Gure orientazio-programaren barruan, joan den asteazkenean, irailaren 27an, DBHko 4. mailako ikasleek BECen egin zen ekitaldi berezi batean parte hartu zuten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasquerekin lankidetzan bultzatu duen Gazteentzako Lanbide Orientazioko Topaketaz ari gara.
Eta zein da jardunaldi honen helburua? Batez ere, ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea, eta hezkuntza- eta lanbide-arloaren arteko zubiak eraikitzen laguntzea.
23-en artean 65. orrialdea