Atzo Tele 7tik etorri ziren gure haur hezkuntzako jolastoki berria ezagutzera, atzo eguerdiko albistegian atera zen erreportaje baterako.
Adelaida Tellitu zuzendari pedagogikoak eta Monika Gutierrez zuzendari nagusiak azaldu zieten proiektu berri hori.
Aurten ere atsegin handiz hartu dugu Emoki elkartea, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin teknologiaren eragina eta horren erabilerak dakartzan arriskuak lantzeaz arduratzen dena. Horrela, klase bakoitzarekin egindako saioaren helburua manipulazio digitalari buruz hausnartzea eta gure gazteen pentsamendu kritikoa sustatzea izan da.
Gure ikasleen artean ingurumen-kontzientzia sustatzeak duen garrantzia kontuan izanda, DBH 2. mailako ikasleekin birziklapen tailer bat aurrera eramaten dugu. Hauek, ingurumen ikasgaiaren barruan, astean behin, ikastetxean dagoen papera eta plastikoa biltzeaz arduratzen dira, ondoren dagokion edukiontzian jartzeko.
Atzo, azaroak 3 osteguna, gure sukalde-jantoki zerbitzuaren aurkezpeneko hitzaldia izan zen. Bertan, sukalde-talde osoak parte hartu zuen: sukaldeburuak eta Ausolaneko laguntza-langileek.
35-en artean 65. orrialdea