Otsaileko lehen asteetan, 3 eta 4 urteko familiekaukera izan dute gelara sartu eta saio batean parte hartzeko. Era honetan, ikusi ahal izan dute umeek egiten ari diren lana, barneratzen ari diren autonomia eta esperimentazio zein jolasaren bidez ikasten ari direna.

Familiek duten paperaren garrantzia kontuan izanda, gelaren barruan gertatzen dena ikusteko aukera eman diegu. Iaz, 2 eta 3 urteko geletan egin genuen, eta aurten beste pauso bat eman dugu eta ziklo osora zabaldu dugu.

Bazkideen Atalean argazki bilduma utzi dizuegu.

 

El Regato

Familia-kooperatiba gisa antolatutako itunpeko ikastetxea gara, laikoa, eleanitza eta irabazi-asmorik gabekoa.

ORDUTEGIA

IDAZKARITZA ETA ADMINISTRAZIOA

Eskola-egunak: 9:00etatik 18:30era

Gabonak eta Aste Santua: itxita

Udan: 8:00etatik 14:00etara

 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
( 944 991 866 - 649 422 777